Info orokorra
MOZORRO FESTA
Horrela aurkezten genituen Mozorro festa jaialadiak (argazkiak eskertuko genituzke...):
Helburua: Gazteek, musikaren inguruan saioa presta dezatela. Normalean, gazteak ikusle eta entzule soilak izaten dira, eta ekimen honekin, gazteak sortzaile izatea bilatzen da. Gazteek aukeratutako (edo beraiek sortutako) musikaren inguruan abestu, dantzatu edo antzeztu dezatela bilatzen da.
NON:, Atsegindegin edo Tilosetan.
Ezaugarriak:
Gazteak, bakarka edo taldeka, musikaren inguruan, abestu, dantzatu edo antzeztu ahal izango dute. Soinu ekipoa izango dute; mikrofonoak, Kd irakurgailu eta teknikoki behar duten guztiarekin.
EKITALDIA:
Ekitaldiko aurkezleek, ekitaldia eta bertan parte hartu behar dutenak aurkeztuko dituzte (aurkezleak parte hartzen dutenen artean aukeratuko ditugu).
Aurkezleak eta parte hartuko duten guztiak mozorrotuak joango dira.
Taldeka (edo bakarka) antolatuko dira eta talde batek aurretik aukeratutako musika baten inguruan (beraiek egindakoa bada hobe) ekitaldia osatuko du (dantza modura, antzerki modura...)
Taldeak banaka aterako dira eszenatokira eta bitartean, beste taldeak eszenatoki kanpoan egongo dira zain. Parte hartuko dutenen ordena zozketa bidez erabakiko da.
BALIABIDE TEKNIKOAK
Kantuak KD-an aurkeztuko dira edota hobe zuzenean jotzen bada (mikrofonoak egongo dira). Kantuak gehienez 10 min.
PRESTAKETA
Ekitaldia aurretik lau entseiu egingo ditugu. Entseiuak Biteri kultur etxeko areto nagusian egingo dira, 17:00etatik 18:00etara, eta bertan, talde bakoitzak bere musikarekin, saioa prestatu ahal izango du (monitore baten laguntzaz). Datak parte hartzaileekin batera zehaztuko dira eta emailez eta prentsa bidez konfirmatuko ditugu.
Gazteek ere euren kabuz prestatu dezakete, noski. Ez da derrigorrezkoa entsegutara joatea.
Ekitaldian Hernaniko zein inguruko herrietako gazte guztiek parte hartu dezakete (bakarka edo taldeka). Ez da adin mugarik egongo.
Galderak, zalantza, eta abar: Aritz

